es | eu | en | fr

Lehiaketaren Baseak

“TURISMOA 2.0, 2008KO UDABERRIA” Sariaren Oinarriak

GLOBALKULTURA ELKARTEAK, EUSKO JAURLARITZAREN Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren,lankidetzarekin batera, “TURISMOA 2.0, 2008ko Udaberria sariaren LEHENENGO LEHIAKETA, antolatu du, Euskadi turismoaren ikuspuntutik sustatzeko xedearekin, eta bakoitzak blog pertsonala sustatzeko ahalmenaren arabera.

Blog horren bitartez, interesdun guztiek euren blogak “blog laguntzaileak” zerrendan jaso ahal izango dituzte, edo modu aktiboan parte hartu ahal izango dute, hiru motetatik edozeinetan, bakoitzaren bloga egunkari honen atal egokian inskribatuta. Hori dela bide, behin bloga parte hartu nahi duen postean edo postetan jasota, hortik ikusi ahal izango da, eta, esteka baten bidez, blog horretan sartu ahal izango da.

Lehiaketa hori irabazi-asmorik gabekoa da eta GLOBALKULTURA ELKARTEAK ez du erreserbatzen eskubide intelektualik lanen gain, sarituak barne. Halakoen gaineko jabetza intelektuala egileei dagokie, baina saria jaso duten lanen gaineko erreprodukzio-eskubideak, bai eta accesitena ere, GLOBALKULTURA ELKARTEAri lagako zaizkio horrek lanok argitaratu ditzan, baldin eta egilearen izena aipatzen bada eta xedea Turismoa 2.0 eta gure herrialdea hedatu eta sustatzea bada. Horrez gain, GLOBALKULTURA ELKARTEAK lanik hoberenak erabili ahal izango ditu lehiaketaren osteko edizioak sustatu ahal izateko, betiere egileak adierazita.

Oinarriak eta izen-emate fitxa: PDF formatoa Turismoren Saria pdf (72 Kb)

Globalkultura Elkartean asko eskertzen dizugu gure deialdienganak interesa. Informazio nahi baduzu bete ezazu agertzen den datu-orria.

“TURISMOA 2.0, 2008KO UDABERRIA” Sariaren Oinarriak

PARTE-HARTZAILEAK:
12 urtetik gorako pertsonak, bloga dutenak, pertsonala edo taldekoa, eta turismoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren kanpainarekin lankidetzan jarduteko interesa dutenak. Helbide interesgarri bakarra blogarena da. Udalerria estatistika-helburuetarako soilik eskatzen da. Parte-hartzaile bakoitzak nahi hainbeste testu, argazki edo bideo aurkeztu ahal izango ditu. Lanaren titulartasuna eta horren gaineko eskubideak hori aurkezten duen egileari bakarrik dagozkio, eta hirugarren pertsonek horri begira inolako eskubiderik ez erreklamatzeaz gain, lehiaketa honen aurretik hori argitaratu ez dela ziurtatu beharko du. Lanak blogaren egile gisa agertzen den pertsonarena edo pertsona-taldearenak izango dira.

MOTA:
Hiru mota: Kontaketa, Argazkigintza eta Bideoa. Testuak, argazkiak, oinean argazkiekin edo argazkirik gabe, eta bideoak aurkeztu daitezke. Mota batean, bitan edo hiruretan parte hartu ahal izango da. Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinen erabilera onartuko da, hots, euskara eta gaztelania, eta Europako beste edozein hizkuntzatan idatzita batera aurkezteko aukera eskainiko da.

GAIA:
Aurkeztutako lanen gai nagusia zona bat, herri bat, eskualde bat, produktu tipikoa, plater gastronomikoa, toki interesgarria edo gomendagarria, edo Herrialdea orokorrean izan beharko da. Xedea guk ezagutu eta gainerakoekin partekatu nahiz guztiei ezagutaraztea nahi duguna modu positiboan sustatzean datza, batik bat, gure lurra ezagutzeko nahia bultzatzeko.

BLOG BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO AURKEZPENAREN EPE-MUGA:
Post igoerak kontuan hartzeko azken eguna, blog parte-hartzaile bakoitzean, testuei, argazkiei edo bideoei begira, 2007ko martxoaren 15ean gaueko 24:00etan bukatzen da.

PARTE HARTZEKO MODUA:
LAGUNTZA: Blogean
LAGUNTZA logoa argi eta garbi jarri eta “Blog Turismoa 2.0” atalari esteka gehitu behar zaio. Esteka egiaztatu ondoren, bloga “ekimenari laguntza emateko Blogak” zerrendan jasoko da, eta lehiaketa horri laguntza ematen dieten blogen artean, kanpainaren amaieran kasuan kasuko atalean adierazitako saria zozketatuko da.

PARTE-HARTZEA:Hiru motetatik edozeinetan parte hartu nahi duten pertsonek, dela kontaketarekin, dela argazkiekin, dela bideoekin, lehenbizi lehiaketaren parte-hartzaileen atalean izena eman beharko dute. Bigarrenez, PARTE HARTU logoa blogean argi eta garbi jarri beharko dute eta “Blog Turismoa 2.0” atalari esteka gehitu beharko zaio. Halaber, otsailaren 15tik martxoaren 15era lehiaketan aurkeztu nahi dituzten post guztiak jasoko dira, kasuan kasuko atalean zehaztutako jarraibideak aplikatuta, eta post URL-a info@turismo20.net helbidera bidalita. Hori dela medio, lanak “Planeta Turismoa 2.0” atalean jasoko dira, bertan agertzen diren heinean. Parte-hartzaileek euren lanak blogean, gutxienez, sariak banatzeko eguna iritsi arte jasota izateko konpromisoa hartzen dute.

EPAIMAHAIA:
Epaimahaia, GLOBALKULTURA ELKARTEAK aukeratutakoa, turismo-eremuan ospetsuak diren pertsona-kopuru bakoitiak osatuko du, eta kide horien nortasuna ez da ezagutaraziko epaitza ematen den eguna iritsi arte. Epaimahaiaren erabakia eztabaidaezina izango da, eta oinarrietan jasota ez dagoen beste edozein gorabehera ere ebazteko eskumena izango du.

SARIAK:
Sariak hutsalak adierazi ahal izango dira, baldin eta epaimahaiaren ustez aurkeztutako lanek behar besteko kalitaterik ez badute. Sarituak web orrian argitaratuko dira eta irabazleei telefonoz jakinaraziko zaie. Hona hemen sarien banaketa:

1. saria kontaketarik hoberenari: aukeratzeko Nintendo Wii kontsola + Wii sport edo asteburu bat Euskadiko Landetxe batean (8 pertsonantzat).

1. saria argazkirik hoberenari: aukeratzeko Nintendo Wii kontsola + Wii sport edo asteburu bat Euskadiko Landetxe batean (8 pertsonantzat).

1. saria bideorik hoberenari: aukeratzeko Nintendo Wii kontsola + Wii sport edo asteburu bat Euskadiko Landetxe batean (8 pertsonantzat).

Blog parte-hartzaile guztien artean zozketatutako saria: Nintendo Wii kontsola + Wii sport.

Bosgarren saria epaimahaiak erabakiko du Kasu horretan kolektibo ezberdinen lanak bereziki kontuan hartuko dira, hala nola, ikastetxeetako ikasleenak, euskal diasporarenak, turismo-eskaintza hobetzeko modu aktiboan lan egiten duten izaera ezberdineko euskal erakundeenak (landetxeak, jatetxeak, turismo jasotzaileen enpresak, e.a.), kanpaina honen alde edozein gai jorratuta lan aktiboa egiten ari diren blogen jabeenak, bai eta elkar ezagutzera herrialdeari begira esperientzia eta ikuspegia ekarrita bultzatzen gaituzten munduko edozein tokiko blogariarenak ere.

Hizkuntza ez-sexista bereziki baloratuko da. Lehiaketan galdatutako betekizun formalak edo teknikoak betetzen ez dituzten testuak modua automatikoan ezabatuko dira, bai eta pertsonen oinarrizko eskubideak hausten dituztenak ere.

Lehiaketa honetan parte hartzeko oinarri horiek guztiak erabat onartu beharko dira, eta edozein datu faltsu emanez gero, lehiaketatik modu automatikoan ezabatuko da.

INFORMAZIOA ETA OINARRIAK:


GLOBALKULTURA ELKARTEA
Postakutxa 5.105
48009 - Bilbo (Bizkaia)
Tel. eta faxa 944 436 411
http://turismo20.net
info@turismo20.net

Lehiaketan parte hartzeko: