Aurkezpena
February 10, 08 by Erik

Blogosferaren mundua zabala eta ugaria da, Herrialde eta kultura bakoitzarekin gertatzen den bezala. Halaber, turismoa, orokorrean, gainerakoek gu eta gure herria ezagutzeko modu ikusgarria izan daiteke.
Turismoa egiten dugu toki berriak ezagutzera irteten garenean, edo jadanik aurretik bisitatutako tokietara itzultzen garenean. Toki hurbilak zein urrunekoak izan daitezke. Eta turismoa eginez bilatzen ari garena hainbat tokitan egon daiteke, sarritan, toki susmagaitzetan.
Euskadin turismoa sustatu ahal izateko, Globakulturak lehiaketa bat antolatu du blogosfera, Euskal Herriarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duena, lurralde hau ezagutarazteko lankidetzara bultzatzeko xedearekin.
Lehiaketaren oinarriak ikus ditzakezue, bai eta izena emateko formularioa ere, goiko aldean “Lehiaketa“. atalean sakatuta. Blog parte-hartzaileen kopururik handiena bildu nahi dugu. Modu horretan, bisitatzen gaituztenek ikuspegi, toki eta txoko gehiago ezagutu eta bidaiak egiteko aukera ezberdinak izango dituzte.
Zergatik ez ditugu bat egiten gure indarrak, blogosfera bezalako mundu askean eta ugarian, xede erkidea erdietsi ahal izateko? hau da, xede nagusia, Euskal Herriko ezagutza gure mugen barruan nahiz kanpoan bultzatzea da.
Animatu eta parte hartu!




Mikel Agirregabiria -k esaten du: 16.02.08 at 3:17 pm
En cuanto he tenido noticia de esta iniciativa, me he inscrito desde mi modesto blog.
He dado noticia del concurso en:
http://blog.agirregabiria.net/2008/02/turismo-20-participando-y-colaborando.html
Turismo 2.0 « Totañating 2.0 -k esaten du: 20.02.08 at 7:08 pm
[…] por Globalkultura para promocionar el Turismo en Euskadi. En su presentación hace 10 días dicen, “El mundo de la blogosfera es amplio y diverso, como lo es cada País […]